ZIRKUITO ELEKTRIKOAK
Orokieta Herri Eskola. 5. maila
2021(e)ko martxoakren 18(a), osteguna
ZIRKUITUAK EGITEN
2021(e)ko martxoakren 8(a), astelehena
Aurkezpenak
Gaurkoan LAPBOOKak nola aurkeztu ditugun azalduko dizuegu.
Aste hauetan zehar lapbookak aurkezten joan gara oraindik ez ditugu denak aurkeztu baina egun hauetan zehar aukeztuko ditugu ziur denak. Lapbook mota askotakoak egon dira aste hauetan zehar Haizearen orrazia, Txillida leku eta Kursaala baina oraindik 3 lapbook falta zaizkigu: Artium, Guggenheim eta Elkano. Aurkezteko irrikatzen gaude eta batez ere lapbookak nola gelditu diren ikusteko.
Aurkezpen guztiak ebaluatu ditugu, hau da, zer genuen hobetzeko, nolako lana egin duten, lanaren itxura zaindu den, aurkezterakoan buruz zekiten ala ez, irakurtzerakoan nola egin duten ... hala ere esan behar dugu denak oso politak geratu direla!
3. pisuko pasiloan egongo dira ikusgai.
HAIZEAREN ORRAZIA
2021(e)ko otsailakren 23(a), asteartea
LAPBOOKak egiten
LAPBOOKak egiten
Lapbook hitzak kartulinazko liburuxka esan nahi du.
Oraingoan gelaren esperientzia kontatuko dizuegu, talde lanean oso ondo ibili gara, batzuetan haserreak egon dira baina lortu dugu denok lapbookak egitea.
Kartulina erabili dugu, purpurina, marrazkiak egin ditugu... oso ondo pasa dugu lapbooka egiten eta gainera, denak oso politak geratu dira.
Animatzen zaituztegu zuek ere egitera oso lan polita da lagunekin egiteko. Guk eskultura desberdinena egin dugu lapbooka, baina beste gauza batzuena egitea dibertigarria izango zen.
2021(e)ko otsailakren 4(a), osteguna
OROKIETAKO BARATZA
OROKIETAKO BARATZA
Oraingoan baratzeko kontuekin gatoz. Duela gutxi jarri da gure web orrian urmael dotorea dugula eta hainbat familia aritu direla bankalak jartzen gure baratzean guretzat prest egon dadin.
Ba gu ere hor aritu gara jolasten pare bat arratsaldetan, orientazioa lantzen, altxorraren jokoan bezala, talde bakoitzak zerbait ezkutatu eta besteei koordenatuak eman eta HARA! ALTXORRA AURKITZERA!
Hemen dituzue primeran pasa ditugunaren argazki batzuk!!!
2021(e)ko otsailakren 2(a), asteartea
DORA SALAZAR
DORA SALAZAR
Gaur Dora Salazarretaz hitz egingo dizuegu, aste honetan tertulia artistikoa eduki dugu Dora Salazarretaz eta beraren eskultura bat egin dugu gainera. Eskulturaren gorputza kartoia, egunkaria, kola eta zilarrezko paperez egin dugu. Maskarak egunkaria, kotoia, kola eta zilarrezko paperez , eta hegoa egiteko alanbrea, artilea eta zeloa erabili ditugu.
Oso polita geratu da!!!!! Guri asko gustatu zaigu aste hau eta asko ikasi dugu ere. Zarautzko malekoian bere hiru eskulturak aztertu ditugu eta hauei buruzko tertulia ere egin dugu.
ZIRKUITUAK EGITEN
ZIRKUITO ELEKTRIKOAK Kaixo guztioi! Gaurkoan, elektrizitateari buruz arituko gara eta esperi...

