2021(e)ko azaroaren 24(a), asteazkena

HONDARTZAKO FUTBOLA

 











Aurreko astean gure lehenengo plaieroak izan ziren eta kasualitatez gure irakaslea paseatzen zebilela gu ikusi gintuen eta argazki  hauek atera zizkigun gure mailakoei.
Irabazteak edo galtzeak ez du garrantziarik; gauza ondo pasatzea da.
Hurrengoan anima zaitezte gu ikustera eta ondo pasatzera.

2021(e)ko azaroaren 18(a), osteguna

DI DAU ANTZERKIA

 DI DAU

Gaurko goiza oso berezia izan da, ANTZERKIA egitetik ANTZERKIA ikustera pasa gara. Nola? DI DAU!!!

 Hemen bidean goaz.

Zine Modelora iritsi gara eta nork uste duzue ireki digula atea? Garbitzaileak, Prantxikak! Eta honen laguntzaileak, Bixentek!

  Ikuskizun zoragarria egin digute, baina guk ere parte hartu dugu eta oso gustura gainera.

                        


Aupa Alex Cortinat eta Lorea!

2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

ASANBLADA

 ASANBLADA

2021-22 ikasturtea hasi dugu eta honekin batera normaltasunerako lehen pausoak. Zeintzuk diren horiek? Batzuk badira, baina guk orain GU protagonista garen bat aipatuko dugu: GELAKO ASANBLADAK. 

Lehenengo, gelako ordezkariak BILERA MISTORA joan ziren eta ondoren, gelan bileraren berri eman eta hartu beharreko erabakiak hartu ditugu. GORA NORMALTASUNA!




 irratia azaroak 7