2021(e)ko abenduaren 21(a), asteartea

ESPAZIONTZIA

 






GURE ESPAZIONTZIA
Inguruneko proiektua bukatzeko espaziontzi bat egiten hasi ginen.
Talde bakoitzak espaziontzi baten marrazkia egin zuen eta hau egin ondoren,  bozkatu eta gehien gustatzen zitzaigun espaziontzia aukeratu genuen.
Gero, talde bakoitzak espaziontziaren zati bat aukeratu zuen kartoiarekin egiteko.
Arkatzarekin espaziontziaren zati baten forma egin genuen kartoian eta markatutakoa margotu genuen.
Azkenik moztu, eta zati guztiak elkarrekin pegatu genituen.
HONA HEMEN GURE ESPAZIONTZI ZORAGARRIA!!!!


2021(e)ko azaroaren 24(a), asteazkena

HONDARTZAKO FUTBOLA

 











Aurreko astean gure lehenengo plaieroak izan ziren eta kasualitatez gure irakaslea paseatzen zebilela gu ikusi gintuen eta argazki  hauek atera zizkigun gure mailakoei.
Irabazteak edo galtzeak ez du garrantziarik; gauza ondo pasatzea da.
Hurrengoan anima zaitezte gu ikustera eta ondo pasatzera.

2021(e)ko azaroaren 18(a), osteguna

DI DAU ANTZERKIA

 DI DAU

Gaurko goiza oso berezia izan da, ANTZERKIA egitetik ANTZERKIA ikustera pasa gara. Nola? DI DAU!!!

 Hemen bidean goaz.

Zine Modelora iritsi gara eta nork uste duzue ireki digula atea? Garbitzaileak, Prantxikak! Eta honen laguntzaileak, Bixentek!

  Ikuskizun zoragarria egin digute, baina guk ere parte hartu dugu eta oso gustura gainera.

                        


Aupa Alex Cortinat eta Lorea!

2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

ASANBLADA

 ASANBLADA

2021-22 ikasturtea hasi dugu eta honekin batera normaltasunerako lehen pausoak. Zeintzuk diren horiek? Batzuk badira, baina guk orain GU protagonista garen bat aipatuko dugu: GELAKO ASANBLADAK. 

Lehenengo, gelako ordezkariak BILERA MISTORA joan ziren eta ondoren, gelan bileraren berri eman eta hartu beharreko erabakiak hartu ditugu. GORA NORMALTASUNA!




2021(e)ko urriaren 29(a), ostirala

EUROPEAN QUALITY LABEL

 Ene bada, iazko ikasturteak sari asko ekarri dizkigu. Gaur bertan jakin dugu ingeleseko GREAT CHEFS proiektuak beste aipamen bat izan duela Europan. Aurrekoan eTWINNING QUALITY LABEL eta orain berriz EUROPEAN QUALITY LABEL.


Biba gu!!!!




ATSOTITZEN LEHIAKETA

 


Eta bestea orain azalduko dizuegu


2020-21 ikasturtean ATSOTITZEN LEHIAKETA


baten berri izan genuen eta gelako guztiok parte hartu genuen 


bertan.


Oso gustura aritu ginenAtsotitz asko eta asko ez genituen 


ezagutzen eta batzuk bati baino gehiagori gustatu zitzaizkigun.


 Horrela aritu ginen aste askotanatsotitza aukeratzen eta gero


berari loturiko marrazki bat egiten 


Marrazkiak bidali genituen eta ekainean BOZKETA


 bat egon zen. Garbi geneukan ez genuela irabaziko baina 


antolatzaileek sari berezi bat eman ziguten jarritako gogo


 eta intentzio onagatikSaria zein den galdetuko duzue


Ba 25 € dira eta honekin merienda eder bat egiteko asmoa 


daukagu 


A ZE PAREA KARAKOLA ETA BAREA. 


AMETSIK GABEKO BIZIA IZARRIK GABEKO GAUA. 


APIRILEKO LOREA, URREA BAINO HOBEA. 


ASKO DAKIZU BIZITZEN BADAKIZU. 


Eta beste asko... 


Jarraian bidali genituen marrazki batzuk izango dituzue 








 irratia azaroak 7