Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR) Europako Batzordearen ekimen bat da, eta enpresek, administrazioek eta erakundeek hondakinak
prebenitu eta birziklatzeko egiten dituzten jarduerak ezagutzera ematea du
helburu.
Europa osoan ospatuko da 2017ko azaroaren 18tik 26ra.
Gure ikastetxean ere Astea
ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu, besteak beste:
–
Jolasgaraian hondakinak prebenitze aldera, maila
guztietan, bideo bat ikusi eta aztertuko dugu. Ondorioak
atera eta hondakinak murrizteko neurriak hartu ahal izateko.
–
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskoletan
banatutako “Zer egin dezakegu ikastetxean hondakinak prebenitzeko” txartela
aztertuko dugu geletan hondakinak prebenitzeko ahalik eta neurri gehienak
hartzeko helburuarekin.