2022(e)ko urtarrilaren 21(a), ostirala

LIZARDIRA

 LIZARDIRA

Urtarrilak 21ean eta 28 6. mailakoak Lizardira joan gara. Gaur urtarrilak 21, 6 A eta 6 B eta hurrengoan 6 Ckoak.

Datorren urtetik aurrera gure eskola izango dena ezagutzera joan gara eta argazkiak atera ditugunez, hemen dituzue bideo batean.


BITXIKERI PARE BAT. 
3. mailan MINIONSak izan ginen inauterietan eta Lizardin Collage hau ikusi dugu! A ze oroitzapenak!


Eta aurreko astean KADINSKYren tertulia egin genuen, ezta? Ba Kandiskyren koadro hau ere han zegoen. Ikusi dugunean berehala pentsatu degu berea zela eta hara non, txiki txikiz, Kandisky izena azaltzen zen. 








2022(e)ko urtarrilaren 13(a), osteguna

TERTULIA ARTISTIKOA

 KANDINSKY

Urtarrilaren 10tik 14ra, urtero bezala, TERTULIA ARTISTIKOA egingo dugu. 

Aurtengo artista zein den? Kandinsky. 

Bere biografia ere ikasi dugu baina hori GOOGLEn ere topatu dezakezue.

Berezitasun bat zuela ikasi dugu. Zein? SINESTESIA.

Batzuk ezaguna zuten eta beste batzuk ez, hau da, musika  KOLOREEKIN lotzea!!! Bai berezia, ezta?

Gela eta maila bakoitzak tertuliarekin lotutako hainbat ekintza eta eskulan egingo ditugu. Guk adibidez, puzzle bat osatuko dugu. Puzzleak 28 zati izango ditu eta bakoitzak bere puzzlearen zatian, Kandinskyren artea azalduko dugu; gure erara noski.

Hemen dituzue argazkia eta bideoa:


 



2022(e)ko urtarrilaren 6(a), osteguna

ABENDUAREN 23a

 GABONAK

Iritsi da azken eguna eta guk egun berezi hau ere primeran pasa dugu. Normalean egiten ez ditugun jolasak izan dira eta gaur gelara etorri garenok ederki pasa dugu. Baita abesten ere!


 



















LEHIAKETAREN ORDAINA

 Gogoratzen al zarete ATSOTITZEN LEHIAKETAN 25 euro irabazi genituela? Ba hemen dituzue argazkiak hori azaltzen dutenak! A ze tripa festa egin genuen. Gainera, Xabierrek, gure gelan praktikaldia egin duenak, patata tortilla ere ekarri zigun. Aupa Xabier!!!!

                           



 irratia azaroak 7