2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

URTEA AGURTZEKO ETA GABONEI ONGI ETORRIA EMATEKO, OHITURARI EUTSIZ, AURTEN ERE  IRTEN GARA  KALERA. ALAITASUNA  ETA POZA ZABALTZERA
















A OROKIETAKOAK

2017(e)ko abenduaren 21(a), osteguna

PINTXO DASTAKETA MUNDIALA!

          Aste honetan, elikaduraren gaia zapore onarekin bukatzeko, 3. mailakoek pintxoak prestatu ditugu gelan. Hasieran errezeta idatzi genuen, ondoren irakasleek osagaiak erosi zituzten, eta gero ikasleok  pintxo fin eta goxoak prestatu genituen. Bukatzeko, 4. mailako lagunak gonbidatu genituen gelara gure pintxoak elkarrekin dastatzeko.
        Hamaiketako mundiala egin genuen!


2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

FOOD


This term we've been working on food. Students have worked hard. they have made posters, restaurant menus, they have listened to stories, and more.  Here you can see some of these works.








2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA



 
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR) Europako Batzordearen ekimen bat da, eta enpresek, administrazioek eta erakundeek hondakinak prebenitu eta birziklatzeko egiten dituzten jarduerak ezagutzera ematea du helburu.
Europa osoan ospatuko da 2017ko azaroaren 18tik 26ra.
Gure ikastetxean ere Astea ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu, besteak beste:
                   Jolasgaraian hondakinak prebenitze aldera, maila guztietan, bideo bat ikusi eta aztertuko dugu. Ondorioak atera eta hondakinak murrizteko neurriak hartu ahal izateko.
                   Gipuzkoako Foru Aldundiak eskoletan banatutako “Zer egin dezakegu ikastetxean hondakinak prebenitzeko” txartela aztertuko dugu geletan hondakinak prebenitzeko ahalik eta neurri gehienak hartzeko helburuarekin.

 irratia azaroak 7