2022(e)ko otsailaren 15(a), asteartea

KUTXAESPAZIO

 2022ko otsailaren 11ean 6. mailakoak Donostiara joan ginen Kutxaespaziora. Hara joan baino aste bat lehenago lurreko zaborraren horma-irudiak egin genituen, Erasmuseko EVERYTHING CAN BE RECYCLED EXCEPT THE EARTH gaiarekin lotuz.

10:00etan  Planetariumera joan ginen, ikaragarri polita izan zen. Lurretik atera ginen eta Eguzkiaren inguruan biraka gabiltzala eta Ilargia guri biraka dagoela azaldu ziguten, oso interesgarria izan zen. 

11:00etan 6-Akoak eta 6-Bkoak kimikaren magiako tailerra izan genuen, bitartean 6-Ckoek bixita librea izan zuten. Eta 12:00etan alderantziz.

Ondoren, atsedenalditxoa izan genuen: bazkaldu, inguruan dagoen parke batean jolastu eta autobusa hartu baino lehen, berriro sartu ginen ondo ikusi gabeko guneak ikertzera.

OSTIRAL PAREGABEA!













2022(e)ko otsailaren 8(a), asteartea

SANZ-ENEAKO TXOTXONGILO ERAKUSKETA

 Goizean Sanz-Enea liburutegira joan gara txotxongilo erakusketa ikustera. LH6-ko hiru gelak joan gara, baina bananduta.

Horko txotxongiloak igelak ziren bere metamorfosia ikusteko; ikusi dugun bezala, txotxongilo batzuen burua, arrautzen kaxa txikiak ziren.

4 areto desberdin ikusi ditugu, eta azkenengoa gehiengoen gustukoena izan da, gaia zirkoarena izan da, akrobatak, malabaristak, superfrogak,... baina guztira areto denak gustatu zaizkigu. 

Horko aurkezleak bitxikeri batzuk esan dizkigu eta mugimendu batzuekin gurekin jolasean aritu da.

Ikusi eta ikasi!!!!






































 irratia azaroak 7