2022(e)ko otsailaren 15(a), asteartea

KUTXAESPAZIO

 2022ko otsailaren 11ean 6. mailakoak Donostiara joan ginen Kutxaespaziora. Hara joan baino aste bat lehenago lurreko zaborraren horma-irudiak egin genituen, Erasmuseko EVERYTHING CAN BE RECYCLED EXCEPT THE EARTH gaiarekin lotuz.

10:00etan  Planetariumera joan ginen, ikaragarri polita izan zen. Lurretik atera ginen eta Eguzkiaren inguruan biraka gabiltzala eta Ilargia guri biraka dagoela azaldu ziguten, oso interesgarria izan zen. 

11:00etan 6-Akoak eta 6-Bkoak kimikaren magiako tailerra izan genuen, bitartean 6-Ckoek bixita librea izan zuten. Eta 12:00etan alderantziz.

Ondoren, atsedenalditxoa izan genuen: bazkaldu, inguruan dagoen parke batean jolastu eta autobusa hartu baino lehen, berriro sartu ginen ondo ikusi gabeko guneak ikertzera.

OSTIRAL PAREGABEA!













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

 irratia azaroak 7