2022(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

AMETSA

                                                                    AMETSA


 Berriro ere Orokietan ametsa egiteko garaia iritsi da. Ikasleok amets egiteko eguna martxoak 11an izango da baina guraso eta irakasleek martxoak 14 izango dute azken aukera. Ametsa da ikasle, irakasle eta gurasoek beraien eskolarako dituzten proposamenak aurkezteko ekintza bat. Hau da, nahi dutena edo nahi duguna ahal dugu amestu. 


Aurrekoan amestutako amets batzuk bete dira adibidez: Patio berria, irrati gela, irteera gehiago dohainik...

Ea oraingoan zer amestu dugun! Eta zertan hobetzen dugun Orokieta, nahiz eta guk hortaz gutxi disfrutatu.

  



2022(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

INAUTERIAK 2022


INAUTERIAK 2022

 Inauteriaren eguna alaitzeko, otsailaren 25a alegia, LH6koak zipoteroak bezala etorri gara eta nahiko barre egin genuen dantzatzen eta mozorroarekin. 10:30etan prest geunden dantza egiteko eta baietz Orokietako dantzaririk onenak garela!
Ondoren, gustura jan genuen txokolate beroa eta bizkotxoak, mutur osoa txokolatez beteta geneukan eta bukatzeko disko-festan gure dantzak hoberenak atera genituen, hori bai euskal inauteriak!

                        




EUSKAL INAUTERIKO PERTSONAIAK

            EUSKAL INAUTERIETAKO PERTSONAIAK

    Aurten, Euskal inauterietako pertsonaiak  ezagutu ditugu: Zamaltzainak, Joaldunak, Miel otxin, Markitoak, Zakuzaharrak, Atorrak, Zipoteroak, Mairuak, Mamuzarrak eta Kotilungorriak.

Nongoak ziren eta beraienm ezaugarri asko ezagutu genituen eta gero gure gelakidei aurkeztu genizkien. Eskolako inauterietan hemengo pertsonai askorekin dantza prestatu dugu. Gurea hurrengo batean azalduko dizuegu.







 irratia azaroak 7