2022(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

BIDE HEZIKETA

 




     BIDE HEZIKETA

Urtea amaitzeko, bide heziketa izan genuen astelehen eta asteazken honetan. Astelehenean teorikoa izan zen, Unai udaltzaina, gelara etorri zen eta arduraren edo gure erantzukizunaren inguruan jolasean ibili ginen.

    Asteazkenean, bakoitzak bere bizikleta hartu eta lehenengo A gelakoen txanda izan zen. Unaik
    ibilbidea azaldu zigun eta bakoitzak bere kaskoa eta bere bizikleta hartu eta binaka jarri ginen.                Batzuk ez zeukatenez ez bizikleta ez kaskorik, Unai eta Igorrek beraien furgonetatik bizikletak eta             kaskoak atera zituzten. Ibilbidea Orokietako sarreran hasten zen, suhiltzaileetako errotondari buelta eman, berriro Orokietatik pasa, Eroskiko errotondari beste buelta bat emanda eta Orokietan bukatzen genuen. Gustura eta gehiago egiteko gogoz gelditu gara. Ondoren, denak elkartu gara gertatutakoaz hitz egiteko.
                                                                                                                                                 



                                         










                                                 
                     
                                  


                                                                                                              

                                                                  





















2022(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

ARO MODERNOKO ESKULANAK

                                                         ARO MODERNOKO ESKULANAK
Aro modernoaren proiektuan bidaiak sartzen zirenez, aro modernoa bukatzeko, itsasontzi batzuk egin ditugu. Talde bakoitzak itsasontzi baten eredua hartzen zuen eta ereduan fijatzen, talde bakoitzak itsasontzi dessberdin bat egin dugu. 



   
 
    


 

2022(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

LEHEN SOROSPENAK IKASTEN



Aurreko astean  6. mailakoak lehen sorospenak ikasten egon gara. Alex Garate, Gurutze Gorriko langilea egon da gurekin azaltzen zer egin konorterik gabeko pertsona baten aurrean:

1.- Lehendabizi, ingurua eta zure burua babestu.

2.- Ondoren, konprobatu arnasa hartzen duen ala ez. Arnasa hartzen badu, albozka etzan bere mihiarekin edo botakarekin ez itotzeko. 

3.- Arnasa ez badu hartzen, Bihotz Biriketako Berpizketa egin behar zaio, anbulantzia etorri arte. 

4.- Bi kasuetan, ezer egin baino lehen, deitu 112-ra, eta hurrengoa jakinarazi: zure herria, helbidea, gertatutakoa eta pertsonaren egoera.

Ondoren praktikatzen egon ginen panpin batzuekin, Alexek jarritako egoera desberdinekin. Orain prest gaude, eta badakigu nola erreakzionatu horrelako egoera baten aurrean.








 irratia azaroak 7