2022(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

LEHEN SOROSPENAK IKASTEN



Aurreko astean  6. mailakoak lehen sorospenak ikasten egon gara. Alex Garate, Gurutze Gorriko langilea egon da gurekin azaltzen zer egin konorterik gabeko pertsona baten aurrean:

1.- Lehendabizi, ingurua eta zure burua babestu.

2.- Ondoren, konprobatu arnasa hartzen duen ala ez. Arnasa hartzen badu, albozka etzan bere mihiarekin edo botakarekin ez itotzeko. 

3.- Arnasa ez badu hartzen, Bihotz Biriketako Berpizketa egin behar zaio, anbulantzia etorri arte. 

4.- Bi kasuetan, ezer egin baino lehen, deitu 112-ra, eta hurrengoa jakinarazi: zure herria, helbidea, gertatutakoa eta pertsonaren egoera.

Ondoren praktikatzen egon ginen panpin batzuekin, Alexek jarritako egoera desberdinekin. Orain prest gaude, eta badakigu nola erreakzionatu horrelako egoera baten aurrean.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

 irratia azaroak 7