2022(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

2022(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

ELISAREN HITZALDIA

 

     

Orain zelula-ugalketa proiektuarekin hasi garela, Aranen ama, Elisa, eskaini zitzaigun erditzeari buruz hitz egitera etortzeko; martxoaren 31ean etorri zen LH6A koekin egotera eta apirilaren 1ean 6B eta 6Ckoengana.
Bera emagina (matrona) da eta oso interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen.
Hasieran galdetu zigun zer genekien erditzeari buruz, baina ez genekienez asko, berak kontatu zigun zer zen erditzea.
Ondoren, umearen zentzumenak ordenean esan genituen.
Dantza pixkat ere egin genuen. Amatxoak, erditu baino lehenago, erditzerako momentuan umea ondo ateratzeko, aldakarekin mugimendu batzuk egin behar dira, eta Elisak musika jarri zuen eta aldaka edo gerria mugitzen hasi ginen.
Ume baten zentzumena dastamena da. Ba al zenekiten, sudurretik ere dastatu dezakegula?
Ba bai, Elisak, txokolatina batzuk ekarri zituen eta frogatu egin genuen. Egia da, sudurretik dastatu dezakela. Guk txokolatea jan eta sudurra tapatu genuen eta ez zen ezer ere ez dastatzen, baina hala ere txokolatea earra zegoen!

2022(e)ko apirilaren 1(a), ostirala

HOLST

 


Martxoaren 25, Lh6 ko guztiok bildu ginen, musikako Holsten lana bukatzeko, hau unibertsoaren proiektuarekin lotu genuen.

Holst musikari ingelesa zen eta planeta bakoitzarentzat kanta bat egin zuen.

Musika saioetan bederatzi taldeetan banatu ginen 3 klaseak, talde bakoitzari planeta bat tokatu zitzaion bozketa eginez.

Kantxan bildu ginen, bildu eta gero taldeetan banatu eta margotzen hasi ginen. Holsten musika entzuten genuen bitartean planetak margotzen geunden.

Arratsalde guztia eman genuen margotzen, oso jarduera dibertigarria izan zen.

Planetak pintatzeari utzi eta gero gure artean margotzen hasi ginen eta denak oso zikin bukatu genuen.

Bideoa ikusgai duzue goian.

 irratia azaroak 7