2022(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

ELISAREN HITZALDIA

 

     

Orain zelula-ugalketa proiektuarekin hasi garela, Aranen ama, Elisa, eskaini zitzaigun erditzeari buruz hitz egitera etortzeko; martxoaren 31ean etorri zen LH6A koekin egotera eta apirilaren 1ean 6B eta 6Ckoengana.
Bera emagina (matrona) da eta oso interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen.
Hasieran galdetu zigun zer genekien erditzeari buruz, baina ez genekienez asko, berak kontatu zigun zer zen erditzea.
Ondoren, umearen zentzumenak ordenean esan genituen.
Dantza pixkat ere egin genuen. Amatxoak, erditu baino lehenago, erditzerako momentuan umea ondo ateratzeko, aldakarekin mugimendu batzuk egin behar dira, eta Elisak musika jarri zuen eta aldaka edo gerria mugitzen hasi ginen.
Ume baten zentzumena dastamena da. Ba al zenekiten, sudurretik ere dastatu dezakegula?
Ba bai, Elisak, txokolatina batzuk ekarri zituen eta frogatu egin genuen. Egia da, sudurretik dastatu dezakela. Guk txokolatea jan eta sudurra tapatu genuen eta ez zen ezer ere ez dastatzen, baina hala ere txokolatea earra zegoen!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

 irratia azaroak 7