2021(e)ko urriaren 29(a), ostirala

ATSOTITZEN LEHIAKETA

 


Eta bestea orain azalduko dizuegu. 


2020-21 ikasturtean ATSOTITZEN LEHIAKETA


baten berri izan genuen eta gelako guztiok parte hartu genuen 


bertan.


Oso gustura aritu ginen. Atsotitz asko eta asko ez genituen 


ezagutzen eta batzuk bati baino gehiagori gustatu zitzaizkigun.


 Horrela aritu ginen aste askotan, atsotitza aukeratzen eta gero, 


berari loturiko marrazki bat egiten.  


Marrazkiak bidali genituen eta ekainean BOZKETA


 bat egon zen. Garbi geneukan ez genuela irabaziko baina 


antolatzaileek sari berezi bat eman ziguten jarritako gogo


 eta intentzio onagatik. Saria zein den galdetuko duzue. 


Ba 25 € dira eta honekin merienda eder bat egiteko asmoa 


daukagu.  


A ZE PAREA KARAKOLA ETA BAREA. 


AMETSIK GABEKO BIZIA IZARRIK GABEKO GAUA. 


APIRILEKO LOREA, URREA BAINO HOBEA. 


ASKO DAKIZU BIZITZEN BADAKIZU. 


Eta beste asko... 


Jarraian bidali genituen marrazki batzuk izango dituzue.  








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

 irratia azaroak 7