2021(e)ko urriaren 29(a), ostirala

ATSOTITZEN LEHIAKETA

 


Eta bestea orain azalduko dizuegu


2020-21 ikasturtean ATSOTITZEN LEHIAKETA


baten berri izan genuen eta gelako guztiok parte hartu genuen 


bertan.


Oso gustura aritu ginenAtsotitz asko eta asko ez genituen 


ezagutzen eta batzuk bati baino gehiagori gustatu zitzaizkigun.


 Horrela aritu ginen aste askotanatsotitza aukeratzen eta gero


berari loturiko marrazki bat egiten 


Marrazkiak bidali genituen eta ekainean BOZKETA


 bat egon zen. Garbi geneukan ez genuela irabaziko baina 


antolatzaileek sari berezi bat eman ziguten jarritako gogo


 eta intentzio onagatikSaria zein den galdetuko duzue


Ba 25 € dira eta honekin merienda eder bat egiteko asmoa 


daukagu 


A ZE PAREA KARAKOLA ETA BAREA. 


AMETSIK GABEKO BIZIA IZARRIK GABEKO GAUA. 


APIRILEKO LOREA, URREA BAINO HOBEA. 


ASKO DAKIZU BIZITZEN BADAKIZU. 


Eta beste asko... 


Jarraian bidali genituen marrazki batzuk izango dituzue 








2021(e)ko urriaren 14(a), osteguna

6-A ko SARIAK








6. mailaren hasieran gaude eta bi albiste berri dauzkagu, kontatzea nahi? 
Beno, lehenengoarekin hasiko naiz eta ingelesarekin zerikusia du. Bada,  bostgarren mailan, ingelesean proiektu bat egin genuen; errezetena hain zuzen ere. Proiektu honetan pertsona bakoitzak errezeta bat egin genuen adibidez: patata tortila, txuleta, entsalada, esne-torrada, e.a.
Eta lanaren ondoren honako diploma hau jaso dugu. 



Bigarrena jakin nahi baduzue, OROKIETAKO WEBean sartu!

2021(e)ko irailaren 17(a), ostirala

21-22 IKASTURTE HASIERA

 21-22 IKASTURTEA

Hemen gaituzue berriro ere, baina oraingoan 6. mailan. Musukoarekin jarraitzen dugu baina neurriak "zertxobait" arindu dira. Gelan, mahaiak elkartuago dauzkagu eta materiala partekatzen dugu. Hala ere, kalean ahalik eta gehien egoteko gomendioak irauten du. Hori dela eta, irailaren 10ean, ASTIra irteeratxo bat burutu genuen. Hona hemen argazkiak.

Laster izango duzue berriro ere gure berri!!!

















 irratia azaroak 7