2021(e)ko maiatzaren 20(a), osteguna

Giza gorputzaren konektorea

                                                   GIZA GORPUTZAREN KONEKTOREA


Giza gorputzaren proiektuarekin konektore batzuk egitea pentsatu dugu. Talde bakoitzak berea.

Konektore hauek oso politak dira lagunen artean egiteko. Orain, nola egin genuen esango dizuegu.


Lehenengo, marrazkiak egin genituen, gibela, urdaila, birikak, bihotza...etab. 

Ondoren, konektorearen egurrezko xafla kolore batez margotu genuen. Xafla lehortu zenean marrazkiak pegatu genizkion. 

Jarraitzeko, hitzak eta marrazkiak txintxetarekin zulatu genituen  eta guraizearekin zulo txikiak egin. 

Geroago, zuloetatik enkoardenatzaileak zuloetatik sartu genituen eta gero lotu egin genituen. Izenak eta marrazkiak kableekin lotu  genituen. Eta ondoren  pila xaflaren atzean pegatu.

Bukatzeko, bonbila, kable eta pilarekin ELEKTRIZITATE gaian ikasitako zirkuitoa sortu genuen. ETA LISTO!!!! JOLASTERA!!!!





                                  



                               
                                         








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

 irratia azaroak 7