2021(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

LAPBOOKak egiten

 LAPBOOKak egiten

Lapbook hitzak kartulinazko liburuxka esan nahi du.

Oraingoan gelaren esperientzia kontatuko dizuegu, talde lanean oso ondo ibili gara, batzuetan haserreak egon dira baina lortu dugu denok lapbookak egitea. 

Kartulina erabili dugu, purpurina, marrazkiak  egin ditugu... oso ondo pasa dugu lapbooka egiten eta gainera, denak oso politak geratu dira. 

Animatzen zaituztegu zuek ere egitera oso lan polita da lagunekin egiteko. Guk eskultura desberdinena egin dugu lapbooka, baina beste gauza batzuena egitea dibertigarria izango zen.





2021(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

OROKIETAKO BARATZA

 OROKIETAKO BARATZA

Oraingoan baratzeko kontuekin gatoz. Duela gutxi jarri da gure web orrian urmael dotorea dugula eta hainbat familia aritu direla bankalak jartzen gure baratzean guretzat prest egon dadin.

Ba gu ere hor aritu gara jolasten pare bat arratsaldetan, orientazioa lantzen, altxorraren jokoan bezala, talde bakoitzak zerbait ezkutatu eta besteei koordenatuak eman eta HARA! ALTXORRA AURKITZERA!

Hemen dituzue primeran pasa ditugunaren argazki batzuk!!!

























2021(e)ko otsailaren 2(a), asteartea

DORA SALAZAR

 

                             DORA SALAZAR


Gaur Dora Salazarretaz hitz egingo dizuegu, aste honetan tertulia artistikoa eduki dugu Dora Salazarretaz eta beraren eskultura bat egin dugu gainera Eskulturaren gorputza kartoia, egunkaria, kola eta zilarrezko paperez egin dugu. Maskarak egunkariakotoia, kola  eta zilarrezko  paperez eta hegoa egiteko alanbrea, artilea eta zeloa erabili ditugu. 

Oso polita geratu da!!!!!  Guri asko gustatu zaigu aste hau eta asko ikasi dugu ere. Zarautzko malekoian bere hiru eskulturak aztertu ditugu eta hauei buruzko tertulia ere egin dugu. 


 












 irratia azaroak 7